LAE Consulting Normativas, S.L. tik enpresen artean ematen den egoera heregile baten laburpena egin nahi dugu: Bideozaintza kameraren erabilera.

Datu pertsonalen artean pertsonen irudiarekin aurkitzen gara, identifikatzen diolako edo identifikagarria bihurtu dezakelako. Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari (DPBLO – EDB) buruzkoa Lege Organikoaren barruan enpresek interesatuari bere irudiaren erabilera eta tratamenduaren berria emateko betebeharra daukate.

Historikoki, bideozaintza kamerak pertsonen segurtasuna, ondasunak eta instalazioak bermatzeko ipintzen ziren.

Beraz, enpresek bete behar dituzten betebehar ezberdinak aztertuko ditugu, bideozaintza kamerak zer helburuarekin instaltu diren kontutan hartuta:

 

A- SEGURTASUN HELBURUAREKIN BIDEOZAINTZA

 

LEGITIMAZIOA

Artikuluaren hasieran aipatu dugun bezala, bideozaintza kamerak pertsonen segurtasuna, ondasunak eta instalazioak bermatzea daukate helburu bezala. Horrela, interés publikoa tratamendua legitimatzen du.

DATUEN PROPORTZIONALTASUNA ETA MINIMIZAZIOA

Nahiz eta bideozaintza kameeren instalazioa legitimatuta egon, bere instalazioa modu proportzionalen egin bada galdetu behar diote bere buruari enpresek. Hau da, pertsonen edo instalazioen segurtasunaren helburua pertsonen intimitate-eskubidea arrsikuan egon daitekeen guneetan kameraren instalazioarekin bateraezina da (aldagelak, jangela, eta abar.).

SEGURATSUN NEURRIAK ETA BAIMENDUTAKO LANGILEAK

DPBLO – EDB-k ez du segurtasun neurri zehatzik ezartzen, arduradunak sarbide eta tratamendu bideozaintza kamera bat jasotako irudiekin egokiak direla uste dituen segurtasun neurriak zehaztu behar ditu. LAE Consulting Normativas LAE Consulting Normativas, S.L.-tik grabazioak gordetzen dituen programaren sarbidea beti erabiltzaile eta pasahitza baten bidez egitea gomendatzen dugu, eta pasahitzak sei hilabetero gehienez ere eguneratu beharko da. Baimendutako langileen zerrenda txosten batean dokumentatuta egon behar da.

LANKIDE ETA GAINONTZEKO KOLEKTIBOAK INFORMATU BEHAR DITUGU?

Bideo-zaintzako kamerak instalatzeko legitimazioak ez du esan nahi kaltetuei jakinarazi behar zaienik. Enpresak kartel informatibo bat ipini behar du eta langileei bideozaintza sistemaren instalazioaren berria eman, tratamenduaren existentzia (bideozaintza), tratamendua edo bideozaintza sistemaren arduradunaren nortasuna eta DPBLO-ko 15. eta 22. artikuluetan aitortutako eskubideak gauzatzeko aukera bildu behar dituenak.

KONTSERTBAZIO GEHIENEZKO EPEA BADAGO?

Grabatutako irudiak 30 egun gehienez ezabatu beharko dira, pertsonen osotasuna, ondasunen edo instalazioen kontrako eraso egiten duten ekintzak frogatzeko kontserbatu behar diren kasuetan izan ezik.

 

B- ENPRESA KONTROLA BIDEOZAINTZA XEDEAREKIN

 

LEGITIMAZIOA

Langileen estatutari esker, enpresek egokiak direla uste duten neurriak hartu ditzakete langileen betebeharrak betetzen direla ikusteko eta beraien lanaldia kontrolatzeko.

Hala eta guztiz, propoltzionaltasun printzipioa da jarri behar dena, halako moduan, langileen etekina kontrolatzeko beste modu ez hain inbaditzailerik ez badago aztertu behar da ,pribatutasuneko eskubidea eta irudi bera ez inbaditzeko.

INFORMAZIO ESKUBIDEA

Enpresak bideozaintza sistema baten existentziaren berri eman behar du beti nahiko ikusi behar den kartel batekin eta beti bideozaintza ematen den lekuko sarreran. Kartelak informazio argia adierazi behar du instalazioaren arduraduan zein den buruz, nori eta nora joan datuak babesteko araudiak emandako eskubideak baliatzeko eta non lortu daiteke pertsonal datuen tratamenduari buruzko informazio gehio.

Kartel informatiboa-z gain, enpresako langileei argi eta garbi jakinarazi behar zaie bideozaintza kameraren instalazioa enpresaren kontrola eramateko xedea daukala.

GRABATZEKO DEBEKUA

Grabatu ezinak izango dira lankide intimitatea kontrako eraso egiten duten lekuak, esaterako, aldagelak, komunak eta atseden lekuak.
Halaber, bideozaintza kamerak ezin izango dute hizketak grabatu (audioak) bakarrik irudietara mugatuko dira.

Pintzelada hauekin LAE Consulting Normativas, S.L. Enpresek bideozaintzako kamerak instalatzeko dituzten aukera errealak laburbildu nahi ditu, baita tresna horiek instalatzeko erosotasuna / proportzionaltasuna aztertzeko beharra ere, langileen errendimendua kontrolatzeko oinarri gisa.